Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Segovia

Espainiako erdialdeko hiria, izen bereko herrialdeko hiriburua, Eresma ibairen ertzean (Segovia, Gaztela eta Leon). 55.496 biztanle (1989). Erromatarren garaiko akueduktu ikusgarria, Trajano enperadorearen garaian eraikia (53-117). Erdi Aroko harresia eta Alcázar edo gotorlekua (XII-XVI mendeetan eraikia, 1862an errea eta 1882an berritua). Erdi Aroko elizak eta katedral gotikoa. Herrialdeko administrazio, finantza eta kultura hiri nagusia da. Industriak ez du aparteko garrantzirik. v Historia. Vacceo zeltiberiarrek eraiki zuten bertako lehen gotorlekua eta erromatarrak nagusitu ziren ondoren (akueduktu ospetsua geratu da garai haietatik). Musulmanen inbasioaren ondoren, 1088an hasi ziren berriro jendeztatzen, eta gotorleku izan zen luzaroan. XII. mendearen bukaeran eratu zen Segoviako Mesta eta XIII. mendean zabaldu ziren hirian oihalgileak. Komunitatezaleen gerrak eragin handia izan zuen Segoviako hirian. XVII. mendean etorri zen Mesta-ren gainbehera. 1920an kalte handiak eragin zituen sute batek Segovian.