Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Seguin, Fernand

Kanadar biokimikaria (Montréal, Québec, 1922 – Montréal, 1988). Montréalgo Unibertsitateko irakasle izan zen 1945-1950 bitartean eta ikerketa biokimikoen zuzendari gisa jardun du Chicago, Paris eta Montréalen. 1950ean ikerketa biokimikoen saila sortu zuen Saint-Jean-de-Dieu erietxean, eta eskizofreniaren inguruko ikerketan espezializatu zen. 1954an ikerketak alde batera utzi eta irrati eta telebistan hasi zen lanean; garrantzi handiko lana egin du zientzien zabalkundean.