Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schotty, Walter

Alemaniar fisikaria (Zurich, 1886 - Pretzfeld, 1976). Rostock-en irakasle izan zen, eta 1927 urteaz geroztik Siemens & Halske enpresan lan egin zuen. Goritasunezko elektroiei, hodiei, erdieroaleei, elektroakustikari eta termodinamikari buruzko lan ugari egin zituen. 1915ean tetrodoa aurkitu zuen eta 1919an haren izena duen efektua; 1935ean kristal sareetan gertatzen diren akatsak aurkitu zituen; erdieroaleak diren eraikuntzako zenbait gai ere garatu zituen.  v  Schotty-ren efektua. Termoioi erako balbula baten katodoak ez ditu igortzen elektroiak era jarrai berean, gorabehera aldakorrekin baizik. Efektu horielektrizitatearen egitura pikortuaren eta katodoaren hodia osatzen duten gaien izaeraren (tungstenoa, oxidoak…) ondorio da, hodi horrek ez baititu uniformeki igortzen elektroiak bere azalera guztian; igorketa beti berdina ez izate horren ondorioz, balbulak hotsak ateratzen ditu. v Schottky-ren diodoa. Metal baten eta erdieroale baten elkarketaz eratzen den zelula fotoboltaikoa. Oxido geruza bat izan ohi dute tartean.