Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schnitzler, Arthur

Austriar idazlea (Viena, 1862 - Viena, 1931). Bere jaioterrian medikuntza ikasketak egin ondoren, garai hartako Vienako giroa agertzen zuten antzezlanak idatzi zituen: Anatol (1892), Liebelei (1896, Maiteminaldia), Der grüne Kakadu (1899, Kakatua berdea), Der einsame Weg (1904, Bide bakartia) eta Der junge Medardus (1910, Medardus gaztea). Eleberriak eta kontakizun liburuak ere idatzi zituen: Leutnant Gustl (1901, Gustl tenientea), Der Weg ins Freie (1908, Askatasun bidea), Therese, Chronik eines Frauenlebens (1928, Teresa, emakume baten bizitzaren kronika), Fräulein Else (1924, Else andereñoa) eta Flucht in die Finsternis (1931, Ilunpeko ihesa).