Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schleswig

Danimarkako hegoaldeko eta Alemaniako ipar-mendebaleko lurraldea, Jutlandiako penintsularen hegoaldean, Ipar itsasoaren eta Itsaso Baltikoaren artean.  v  Historia. Saxoniarren lurraldea izan zen luzaroan K.a. II. mendetik aurrera. Danimarkako dukerri bihurtu zen XII. mendean eta erreinu haren barnean egon zen Prusiako koroak 1865ean bere barneko herrialde bihurtu zuen arte. 1920an, Lehen Mundu Gerraren ondoren, Danimarkaren barnean egotea erabaki zuten Ipar Schleswig-eko biztanle gehienek.