Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Scheffel, Josef Victor von

Alemaniar poeta (Karlsruhe, 1826 - Karlsruhe, 1886). Oihan Beltzeko Säckingen hirian bi urtez bizi ondoren Der Trompeter von Säckingen (1854, Säckingen-eko tronpetista) poema epiko umoretsua eta arrakasta handikoa idatzi zuen, 175 argitalpen kaleratu baitziren. Historiari buruzko eleberri bat (1885, Ekkehard) eta poesia bildumak ere (1868, Gaudeamus) idatzi zituen.