Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schein, Johann Hermann

Alemaniar musikagilea (Grünhain, 1586 - Leipzig, 1630). 1615. urtean Weimarko gorteko kapera maisu izendatu zuten. 1616. urtetik aurrera Leipzig-eko Santo Tomas elizako musika zuzendaria izan zen, J.S. Bach-en aurretik. Lan ugari idatzi zuen: madrigalak, musika tresnetarako lanak eta korurako lanak, besteak beste, alemaniar musikaren aurrerabidean garrantzi handia izan zutenak. Italiar moldeak erabili zituelako da ezagun batez ere Schein.