Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schawlow, Arthur Leonard

Estatu Batuetako fisikaria (Mount Vernon, New York, 1921). 1951-1961 urteetan Columbiako unibertsitatean eta Bell Telephone enpresako laborategietan lan egin zuen. 1961. urtean Stanford-eko unibertsitateko laborategian hasi zen ikerketa lanetan eta Townes fisikari amerikarrarekin batera laserra, hots, argi izpi koherenteak sortzen dituen argiaren anplifikazio sistema, asmatu zuen. 1981. urtean Fisikako Nobel saria irabazi zuen.