Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Schaufuss, Peter

Daniar dantzaria (Kopenhage, 1949). Danimarkako Errege Balleteko bakarlari izan ziren Franck Schaufuss eta Mona Vangsaae-ren semea zen. Danimarkako teknika akademiko garbienaren barruan sartzen den dantzaria da Schaufuss. Ospe handiko konpainiekin lan egin du (Kanadako Ballet Nazionala, Parisko Opera, Marseille-Roland Petit-eko Ballet Nazionala), eta Danimarkako Errege Balleteko dantzari nagusi eta koreografoa izan da. Arrakasta handia lortu zuen Bournonville-ren bi lanekin: Silfidea, London Festival Ballet-erako egina (1979) eta Napoli, Kanadako Ballet Nazionalerako. 1997an bere konpainia sortu zuen.