Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sandburg, Carl

Estatu Batuetako poeta (Galesburg, Illinois, 1878 - Flat Rock, Ipar Carolina, 1967). Estatu Batuen eta Espainiaren arteko gerran parte hartu zuen. Alderdi sozialdemokratako kidea izan zen. 1913. urtean Chicagon Systems aldizkaria sortu zuen, Chicago Daily News egunkarian lanean hasi baino lehen. Chicagoko Eskola delako literatura joerako aitzindaria izan zen. Obra nagusiak: Cornhuskers (1918, Arto zuritzaileak), Smoke and Steel (1920, Kea eta altzairua), The People, Yes (1936, Herria, bai), Abraham Lincoln: The War Years (1939, lau liburuki; Abraham Lincoln: gerra urteak). Haurrentzako liburuak ere idatzi zituen. 1951. urtean argitaratu ziren Sandburg-en Poesia osoak.