Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sanderson, Tessa Ione

Britainiar atleta (Santa Elizabeth, Jamaika, 1956). Xabalina jaurtiketan espezializatua. Haurra zela Ingalaterrara joan zen familiarekin, eta han hasi zen entrenatzen eta lehiaketetan parte hartzen. Commonwealtheko Jokoetan eta munduko txapelketetan garaipen handiak lortu zituen. Bost Olinpiar Jokotan parte hartu zuen, 1976 eta 1992 bitartean. Los Angeleskoetan (1984) urrezko domina irabazi zuen.