Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sandemose, Aksel

Daniar eleberrigilea (Nykøbing, 1899 - Kopenhage, 1965). 1923. urtean kontakizun laburrez osaturiko bilduma bat argitaratu zuen. 1930. urtean Norvegia hartu zuen bizilekutzat. Obra nagusiak: En sjømann går iland (1931, Marinela lurreratzen), En flyktning krysser sitt spor (1933, Iheslari batek bere arrastoak ezabatzen ditu), Der svundne er en drøm (1946, Iragana ametsa da), Varulven (1958, Gizotsoa) eta Felicias Bryllup (1961, Feliciaren ezteiak), aurrekoaren jarraipena.