Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sánchez Ruipérez, Germán

Espainiar enpresa gizona (Peñaranda de Bracamonte, Salamanca, 1926). Ama irakaslea zuen eta aita liburu saltzailea; txikitatik erakutsi zioten irakurtzeko zaletasuna. Hamar urte zituela, Gerra Zibila hasi zen eta gurasoak espetxera eraman zituzten. Hala, aitonen babespean gelditu zen. Gerra amaitu zenean Salamancan hartu zuen bizilekua bere familiarekin; han gurasoek Cervantes liburudenda erosi zuten. Batxilergoko bosgarren mailan utzi zituen ikasketak familiari lagundu ahal izateko, eta BBCren diru laguntzari esker liburuen argitalpenari buruzko ikastaro bat egin zuen Londresen. 1959an Anaya S.A. enpresa sortu zuen, batxilergorako testu liburuak argitaratzeko helburuarekin hasieran. Anaya taldeko presidente sortzaile izateaz gainera, Nazioarteko Argitaldarien Elkarteko irakurketari buruzko batzordeko presidente da Genevan, eta International Electronic Publishing Research Centre Limited-eko presidente ere bai.