Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Sampedro, José Luis

Kataluniar ekonomialari eta idazlea (Bartzelona, 1917). Espainiako merkataritza ministerioaren (1951-57) eta hazienda ministerioaren (1957-62) aholkulari izan zen. 1955. urtean Madrilgo Universidad Autónoma-ko ekonomia egiturako katedra lortu zuen. Irakasle lanean jardun du urteetan zehar; ekonomiaz idatzitako liburuen artean aipagarriak dira, besteak beste, Realidad Económica y Análisis Estructural (1959), Fuerzas económicas de nuestro tiempo (1967), kapitalismoaren etorkizunari, sozialismoari eta Hirugarren Munduko herrialdeen arazoei buruz; eta R. Martínez Cortiña-rekin batera idatzi zuen Estructura económica (1969). Literaturari dagokionez arrakasta handia eta sari asko jaso dituen idazlea izan da; besteak beste, aipagarriak dira Congreso de Estocolmo (1952) eleberria, La paloma de cartón (1950) antzerki lana eta La sonrisa etrusca (1985) eleberria.