Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Samsun

(Antzina Amisos). Turkiako ipar-erdialdeko hiria eta portua, izen bereko probintziako (9.579 km2 eta 1.100.000 biztanle) hiriburua, Itsaso Beltzaren ertzean. 305.000 biztanle. Nekazaritza produktuen merkataritza eta industria (ehungintza, tabakogintza, kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Amisos hiri zaharraren aztarnen arabera K.a. V. mendean sortu zen eta oso hiri oparoa izan zen erromatarren, bizantziarren eta turkiarren garaian, XV. mendea arte hain zuzen.