Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saint Louis

Estatu Batuetako erdialdeko hiria eta ibai portua, Missouriko estatuaren ekialdean, Missouri eta Mississippi ibaien bilgunetik hurbil. 396.690 biztanle (2.356.000 biztanle ditu hirialdeak). Lau unibertsitate. Errepide eta burdinbidegune garrantzitsua. Finantzak, merkataritza eta industria (janari industria, tabakogintza, zapatagintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, automobilgintza, burdinbide gaiak, altzairugintza, beiragintza, petrolio findegiak, kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira Saint-Louis-de-France katedrala eta hiriko arte museoa. v Historia. Frantses kolonoek sortu zuten hiria 1764an, eta espainiarren mende egon zen ondoren. Oparotasun handia izan zuen 1820tik aurrera, komunikabide (errepide, burdinbide) sare aberats bati esker.