Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saint George’s

Grenadako estatuko hiriburua eta portua, uhartearen mendebalean, izen bereko badiaren ertzean (Karibe itsasoa). 30.813 biztanle. Kakaoa, bananak eta intxaurrak esportatzen dira. Azukre findegiak eta destilategiak. Turismoak ere garrantzi handia du hiriko ekonomian. Aipagarria da hiriaren gainean den gotorlekua. Frantsesak izan ziren heldu ziren lehen europarrak (1650).