Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Saint Paul

Estatu Batuetako ipar-erdialdeko hiria eta Minnesota-ko estatuko hiriburua, Mississippi ibaiaren ertzean. 272.240 biztanle (2.262.400 biztanle ditu Saint Paul-Minneapolis hirialdeak). Unibertsitatea. Burdinbidegune garrantzitsua. Nekazaritza gaien merkataritza, finantzak eta industria (automobilgintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa, janari industria, burdinbide gaiak, kimika industria, petrolio findegiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Oso garrantzitsua da animalien azoka.  v  Historia. 1805. urtean Zebulon Montgomery amerikar esploratzaileak sioux-ekin negoziatu zuen lurralde hau, eta han eraiki zuten geroago Snelling gotorlekua. 1841. urtean eraki zuten Saint Paul eliza eta handik 8 urtera egin zuten sortu berri zen Minnesota estatuko hiriburu.