Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruysbroeck, Jan Van

Brabanteko teologoa eta mistikoa, Mirestua deitua (Ruysbroeck, Brarbante, 1293 - Brabante, 1381). Neerlanderaz idatzitako lehen lan handien egilea da (Le Joyau; Le Royaume des amants de Dieu; Les Sept Degrés de l´échelle de l´amour spirituel). Devotio moderna izeneko higikundearen sortzailea izan zen, eta haren lanek eragin handia izan zuten Luterorengan eta Inazio Loiolakoarengan, besteren artean. Higikunde horren ezaugarriak Imitation de Jésus-Christ lanean adierazi zituen. Meditazioaren garrantzia azpimarratzen zuen batez ere. v Jaieguna, abenduaren 2a.