Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruysdael, Jacob van

Holandar pintorea (Haarlem, 1628 - Haarlem, 1682). Bere aita Izaäck Goyer eta osaba Salomon van Ruysdael-ekin egin zituen pinturako ikasketak. Gaztetandik ezagutu zitzaion paisaiak pintatzeko zuen dohaina. 1650ean Alemaniara joan zen, eta hango ikuspegiak margotu zituen: Bentheim-eko gaztelua (1653) eta Brunswick-eko ur-jauzia. Eragin handia izan zuten bi lan horiek XIX. mendeko pintore frantses eta holandarrengan. 1657. urtean Amsterdam-en hartu zuen egoitza eta medikuntzako ikasketak amaitu zituen han. Ondorengo urteetan hiri ikuspegiak (Haarlem, Amsterdam) eta itsas ikuspegiak pintatu zituen. Lan nagusiak: Dresdeko hilerri israeldarra, Ur-lasterra eta Egmont-eko hondartza.