Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruzicka, Leopold

Kroaziar jatorriko suitzar kimikaria (Vukovar, Kroazia, 1887 - Zurich, 1976). Zurich eta Utrecht-eko unibertsitateetan irakasle izan zen, eta 1929an kimika organikoko katedra eskuratu zuen Zurich-eko politeknikoan. Sintesi organikoari buruz egin zituen lanak, polimetilenoen eta terpeno altuen sintesiari eta molekulen egiturari buruz bereziki. Musketa, androsterona eta testosterona sintesi bidez lortu zituen, horretarako kolesterola lehengai gisa erabiliz. 1939an Kimika Nobel saria jaso zuen Butenandt-ekin batera.