Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruysch, Fredrik

Holandar sendagilea (Haga, 1638 - Amsterdam, 1731). Anatomia irakasle izan zen Amsterdamen (1666). Gorpuen usteltzea eragozteko sistema aurkitu zuen. Landareen egitura aztertu zuen, eta bere izena duen mintza eta hodia deskribatu zituen. Idatzi zituen lanak: Dilucidatio valvularum in vasis limphaticis et lacteis (1665); Thesauri anatomici decem (1691).