Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruttmann, Walter

Alemaniako zinemagilea (Frankfurt am Main, 1887 - Berlin, 1941). Richter-en eta Eggelin-en eraginez film abstraktuak egin zituen hasieran. Animazioko zatiak egin zituen Lang-entzat eta Reininger-entzat. 1927an Berlin, die Symphonie eines Grosstadt (Berlin, hiri baten sinfonia) maisu lana egin zuen, Berlingo egun arrunt bat filmatzen duen dokumentala, muntaketan oinarritua eta Vertov-en ideien eragina zuena. 1929an Die Melodie der Welt (Munduaren melodia) egin zuen, mundu guztian barrena grabatutako irudi eta soinuekin egindako dokumentala, aurrekoaren estilo berekoa. 1930ean futuristen “zarataren artea”delakoaren eraginez Wochende (Asteburua) egin zuen, irudirik gabeko filma. Abel Ganceren eta Leni Riefenstahlen laguntzailea izan zen. Azken garaian nazien aldeko propaganda filmak egin zituen; haietariko bat egiten ari zela ekialdeko frontean hil zuten.