Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rusafi, Maruf al-

Irakiar poeta, kazetaria eta politikaria (Bagdad, 1875 - Bagdad, 1945). Diputatu izan zen Bagdaden 1930-1938 urteetan, eta turkiarren eta britainiarren inbasioen aurrean irakiarrek eginiko erresistentziari buruzko obra bat argitaratu zuen. Irakeko eskola neoklasikoko aitzindaria izan zen, eta ahulen eta giza balioen aldeko obrak idatzi zituen, horien artean Diwan al-Rusafi (1910).