Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruperto printzea

Ingeles almirantea (Praga, 1619 - Londres, 1682). Frederiko V.aren eta Elisabet Estuardoren semea zen, eta Orange printzeari zerbitzatu zion. Hogeita hamar urteko gerran parte hartu zuen eta atxilotua egon zen (1638-1641). Ingalaterrako gerra zibila piztu zenean osaba Karlos I.ari laguntzeko prest agertu zen, eta erregearen zaldunen buruzagi izendatu zuen hark. Garaipen batzuen ondoren Marston-Moor (1644), Naseby (1645) eta Bristol-go guduak galdu zituen, eta kargutik kendu egin zuen Karlos I.ak. Frantziara joan zen 1646an baina Irlandako matxinada erraztuko zuen itsas armada zuzentzeko agindua eman zion osabak. Blake izan zen garaile, ordea, eta Frantziara erbesteratu behar izan zuen Ruperto printzeak (1654-1660). Errestaurazio garaian itzuli zen Ingalaterrara eta itsas armadako buruzagi izendatu zuen Karlos II.ak. 1672an almiranteorde izendatu zuten eta urtebete geroago almirante.