Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rurik

Errusian 862-1598 urteen bitartean agindu zuen dinastia, Rurik edo Ryurik buruzagi bikingoa eta Novgorod-eko lehen printzeak sortua. Haren seme Oleg-ek (912an hila) Kiev-eko hiria hartu zuen konkistan eta Itsaso Beltzeraino hedatu zuen lurraldea. Vladimir I.ak (980-1015) egin zion sarrera kristautasunari Kiev-en, eta Errusiako lehen lege bilduma idatzi zuen. Mongoliarren inbasioaren ondoren (1240), gero eta garrantzi handiagoa hartu zuen Moskuko hiriak eta han bizi izan ziren tsarrak. 1598an hil zen Fiodor I.a Rurik, dinastiako azken tsarra, eta beste gobernari batzuk (Boris Godunov, Fiodor II.a, Dimitri Faltsua, Vasilii Xuiski) nagusitu ziren gerra zibil baten ondoren, Romanov dinastia jarri zen aginpidean, Migel edo Mikhail III.a buru zela (1613).