Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rurik

edo Ryurik. Errusiako lehen estatuaren aitzindaria (879. urtean hila). Buruzagi varego bikingoa zen eta, dirudienez, Baltikotik Itsaso Beltzera igaro zen eta handik Novgorod-era. Novgorod-eko lehen printzea izan zen (Errusiako estatuaren hazia izango zena) eta hango leinuen arteko iskanbiletan parte hartu zuen. Leinuak baketu ondoren (862), ekialdeko eslaviarren batasun politikoa lortzeko urratsak eman zituen.