Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

runba

iz. Mus. Kubako dantza, jatorriz afrikarra. || Dantza horren musika.  v  8/8ko konpasean dago idatzia. 1930. urte inguruan runba mota bakun bat zabaldu zen Estatu Batuetan eta Europan, mendebaleko dantza berrien errepertorioan sartu zena. Berriagoa da runba flamenkoa, andaluziar eta kataluniar ijitoek ezagutzera eman dutena.