Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rubinstein, Arthur

Poloniar pianista (Lódz, 1886 - Geneva, 1982). Txikitatik pianista bikaina izan zen. 1897. urtean J. Joachim-en zuzendaritzapean jo zuen lehenengoz Berlinen. R. Breithaupt eta H. Barth-en ikasle izan zen, eta musikagintza ikasi zuen M. Bruch eta R. Kahn-ekin. 19 urte zituela, lehen kontzertualdia eman zuen (40 kontzertu Estatu Batuetan). Harrezkero ospetsu bihurtu zen mundu osoan. 1954. urtetik aurrera Parisen bizi izan zen. Teknika ezin hobea zuen, eta Chopin-en lanak jotzen maisu zen.