Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rubió i Balaguer, Jordi

Kataluniar historiagilea, Antoni Rubióren semea (Bartzelona, 1887 - Bartzelona, 1982). Kataluniako Liburutegiko eta berak sortutako Liburutegi Eskolako zuzendaria izan zen 1914-1939 urteetan. Espainiar eta kataluniar literatura irakatsi zuen, bestalde, Bartzelonako unibertsitatean. Lan nagusiak: De l´edad mitjana al Renaixement (1948), La cultura catalana del Renaixement a la Decadència (1964).