Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ruben

Bibliako pertsonaia (Genesia, XXIX-XLII), Jakoben semerik zaharrena. Anaiek Jose mehatxatu zutenean Rubenek hura salbatzeko ahaleginak egin zituen, baina ondoren anaia zaharrenak eskubideak kendu zizkion bere emakumeetariko batekin bizi izateagatik. Bere izeneko Israelgo leinua lur eremu menditsu eta oparoan bizi izan zen, Jordan-dik ekialdera eta Arnon-dik iparraldera. Artzainak ziren eta Israelgo erresumako kide bihurtu ziren.