Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rubbia, Carlo

Italiar fisikaria (Gorizia, 1934). 1962. urtean Ikerketa Nuklearretarako Europako Erakundeko (CERN) fisikari izendatu zuten. 1970. urtetik aurrera Harvard unibertsitateko fisika irakasle izan zen, eta bi erakunde haien artean banatu zuen bere lana. 1984. urtean Fisikako Nobel saria irabazi zuen Simon van der Meer-ekin batera, iraupen gutxiko W eta Z partikula azpiatomiko masiboak edo bitarteko bosoi bektorialak aurkitu zituelako.