Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roy, Claude

Frantses idazle, kazetari eta kritikaria (Paris, 1915 - Paris, 1997). Intelektual eskuzabala eta bikaina izan zen, eta ezkerraldeko joeran nabarmendu zen politikan. Oso gizon jakintsua zen, eta gizarteko klase behartsuenen bizi baldintzak hobetzera bideratu zuen bere lan guztia. Lan horretan bultzada berezia eman zion Frantziako Alderdi Komunistako kide egin izanak (1943). Literaturari dagokionez, aipagarriak dira Le poète mineur (1949) eta Un seul poème (1954) olerki liburuak, eta azken urteetan idatzitako Rencontres des jours egunkariak. Aurretik ere jarduna zen memoriak idazten, ondoren aipatzen diren saiakera autobiografiko bikainek erakusten dutenez: Nous (1972), Somne toute (1976)… Royrenak dira, halaber, Permis de séjour (1977-1983) eta Temps variables avec éclaircies (1985) ohar koadernoak. Literatura kritikari dagokionez, garrantzi handiko obrak idatzi zituen, adibidez Descriptions critiques (1949-1958), L'amour du théâtre (1965), Le verbe aimer (1968), eta arte kritikako lanak ere idatzi zituen. Bidaia liburuetan azpimarratzekoak dira Clefs pour l'Amérique (1947), Clefs pour la Chine (1953) eta Le Journal des voyages (1960); eta eleberrietan Le malheur d'aimer (1958), Léone et les sienes (1963), La Dérobée (1968) eta Le soleil sur la terre (1956).