Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roxana

Alexandro Handiaren emaztea (? - Anfipolis-en hila, K.a. 310). Oxiartes Baktrianako satraparen alaba zen, eta greziarrek bahitu egin zuten aitarekin batean (327). Alexandro Handiarekin ezkondu zen eta seme bat izan zuen harekin, Alexandro IV.a Aigos (323). Kasandrok bahitu zituen Roxana eta semea Pidna-n 316. urtean eta sei urte geroago hilarazi zituen.