Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roy, Arundhati

Indiar idazlea (1961). Arkitekturan lizentziaduna da, baina zinemarako bi gidoi idatzi zituen eta harrezkero literaturaren munduan murgildu zen. 1997. urtean eman zuen argitara bere lehen eleberria, The Good of small Things (Gauza txikien jainkoa, Booker saria, 1997) eta arrakasta izugarria lortu zuen mundu guztian zehar; berehala itzuli zuten hogei bat hizkuntzatara. Royren estiloa G. García Márquezen errealismo magikoarekin alderatu izan dute adituek; izan ere, familia indiar baten hiru belaunalditan zeharreko gorabeherak jasotzen ditu bere eleberrian. Kontakizun horren bidez Indiaren deskribapena egiten du, eta herrialde matxista eta ñabardura ugariko gisa aurkezten du; azpimarratzekoa da kolore eta sentsazioen aberastasunak testuan duen garrantzia.