Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roy, Bimal

Indiar zinemagile eta produktorea (Dacca, 1911 - Bonbai, 1966). Kalkutako New Theatres-erako dokumentalak egiten hasi zen zineman. 1952an bere produkzio etxea sortu zuen, eta 1952tik 1963ra hamahiru film eta bi dokumental egin zituen. Neoerrealismoaren eraginpean Indiako zinemaren gehiegikeriak baztertu eta estilo sotilean oinarritu zuen bere obra. Batez ere gizarte gaiak aipatzen dituzten filmak egin zituen, baina baita maitasunezkoak eta Indiako literatura klasikoko obren egokitzapenak ere. Filmak: Do Bigha zameen (1953, Bi hektarea lursail), Baap beti (1954, Aita eta alaba), Naukri (1954, Lanbidea), Biraj Bahu (1954), Madhumati (1958).