Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rowlands, Gena

Estatu Batuetako zinema antzezlea (Cambria, 1934). Antzerkian ari izan zen eta 1958an hasi zen zineman lanean. Bere senarrak, John Cassavetes-ek, zuzendutako filmetan egin zituen bere antzezpenik bikainenak: Minnie and Moskowitz (1974), A Woman Under the Influence (1974), Opening Night (1978) eta batez ere Gloria (1980). Beste filmak: Light of Day (1987, Egun argia), Another Woman (1988, Beste emakume bat).