Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roslin, Alexander

Suediar pintorea (Malmö, 1718 - Paris, 1793). Italian izan ondoren (1747) Parisen jarri zen bizitzen eta pinturako akademiako kide izendatu zuten (1753). 1791 arte Parisen egin ziren erakustaldietan parte hartu zuen eta erretratugile ospetsu bihurtu zen. Obra nagusiak: Fr. Boucher, C.-Nicolas Cochin, Marignyko markesa, Linneoko markesa, Terrayko abatea, Etienne Jeaurat eta Dandré-Bardon.