Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ross izotz-hesia

Ross itsasoaren ertzean dagoen izotz-hesi erraldoia, munduko zabalena, Zeelanda Berriak beretzat aldarrikatzen duen eremuaren barnean dagoena. 496.000-540.000 km2 ditu eta 700 km-ko aurrealdea du. 1841. urtean begiztatu zuen lehen aldiz James Clark Ross britainiar esploratzaile eta itsasgizonak. Izozmendi handiak eragiten ditu Ross izotz-hesiak.