Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rosi, Francesco

Italiar zinemagilea (Napoli, 1922). Antzezle, gidoigile eta marrazkilari izan zen Luchino Visconti eta Italiako beste zuzendari ospetsuen laguntzaile izan aurretik. Neoerrealismoaren eragina izan zuen Visconti eta Rosselliniren bidez. Lehenengo bi filmek Estatu Batuetako film beltzen eragin handia zuten. Salvatore Giuliano (1961) filmarekin arrakasta handia izan zuen nazioartean eta gero egin zituen film politiko eta sozialen ezaugarriak finkatu zituen. Bere filmek Lehen Mundu Gerra ondoren Italiaren historian garrantzia izan duten gaiak eta gertaerak aztertu eta salatzen dituzte; heriotzaren aipua etengabea da film horietan. Filmak: Le mani sulla città (1963, Eskuak hiriaren gainean), C’era una volta (1967, Behin batean), Uomini contro (1970, Gizonak aurka), Il caso Mattei (1972, Mattei kasua), Cristo si è fermato a Eboli (1979, Kristo Ebolin geratu zen), Tre fratelli (1981, Hiru anaia), Chronica de una muerte annonciata (1987, Heriotza iragarritako baten kronika).