Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rosa Limakoa, santa

Peruko mistikoa (Lima, 1586 - Lima, 1617). Kreolea zen eta Rosa izenaz deitu zioten txikitandik (jaiotzaz Isabel baitzen), bere edertasuna zela eta. Dohain mistiko nabarmenak erakutsi omen zituen gaztetandik; betiko garbitasunezko botoa egin zuen eta Santa Katalina Sienakoa hartu zuen eredutzat. Domingotar hirugarrendarraren ordenako lekaime egin zen Limako Domingo Santuaren elizan (1606), eta etxetik atera gabe bizi izan zen, otoitzari eta etxeko lanei emana. 1668an dohatsu egin zuten eta Klemente X.ak kanonizatu ondoren (1671), Limako, Amerikako, Filipinetako eta Ekialdeko Indietako amagoia izendatu zuen. Ameriketan kanonizatutako lehen santua izan zen. v Jaieguna, abuztuaren 23a.