Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rosa Coutinho, Antonio Alva

Portugalgo militarra eta politikaria, almirante gorria ezizenaz ezaguna (Lisboa, 1926). 1974. urteko estatu kolpearen aitzindarietako bat izan zen. Portugalgo Salbazio Batzordeko kide izan zen eta, almiranteorde egin ondoren, Angolako lehen komisario izendatu zuten. 1975ean kargutik kendu zuten MPLA Angolako erakunde armatuari laguntzeagatik eta Portugalgo Iraultzako Kontseiluko kide egin zen. Saraiva de Carvalho-rekin batean MFA erakundeko adar ezkertiarreko buruzagi izan zen. 1975ean eskuindar gobernu berriak Iraultzako Kontseiluko postutik kendu zuen (1977).