Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roig, Jaume

Katalandar idazlea (Valentzia, 1400 inguruan - Benimamet, 1478). Sendagilea zen. Eginkizun garrantzitsuak izan zituen Valentzia hiriko gobernuan eta Alfontso Eskuzabalaren gortean. 1459-1460an 16.000 bertso baino gehiagoko kontakizun satiriko bat idatzi zuen, 1531 arte argitaratu ez zena eta hiru izenburu desberdinez ezagutzen dena: Llibre de les dones (Emakumeen liburua), Llibre dels consells (Aholkuen liburua) eta Espill (Ispilua). Kontakizun sendo eta gordina da; kontalariak emakumeen aurka dihardu, bere hiru ezkontzen berri ematen du eta giza bizitzaren ikuspegi mingotsa erakusten du.