Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rohlfs, Gerhard

Alemaniar esploratzailea (Vegesack, Brematik hurbil, 1831 - Rüngsdorf, Godesberg-etik hurbil, 1896). 1862an Afrikara joan eta 1862-1865 urteetan Maroko ezagutu zuen. Saharako basamortua mendebaletik ekialdera igaro zuen, Tuat-era heldu zen eta Gadames eta Tripolitik itzuli. Bigarren bidaia bat antolatu zuen eta Murzuq-eraino joan zen. Handik Bornura iritsi zen Kawar eta Bilma-ko oasietan barrena eta Bornutik Benie, Niger eta Lagos-eraino iritsi zen (1866-1867). Zirenaikan izan zen 1868an, Libiako basamortuan 1873-1874 urteetan eta Etiopian 1880an.