Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rojas Pinilla, Gustavo

Kolonbiako politikaria (Tunja, 1900 - Melgar, 1975). Akademia militarrean ikasketak egin ondoren ingeniaritzakoak egin zituen. Postako ministro zen 1949an, estatu nagusiko buruzagi 1950ean eta gudarosteko komandante nagusi 1951n. Laureano Gómez lehendakariaren aurkako estatu kolpearen buruzagi izan zen 1953an, eta bere burua lehendakari izendatu zuen. 1957. urtean burgesiak bultzatutako estatu kolpe bati aurre egin behar izan zion, eta azkenik Espainiara erbesteratu behar izan zuen. 1958. urtean itzuli zen baina kargu guztiak galdu zituen, 1963an itzuli zitzaizkion arte. 1965ean ANAPO alderdia sortu zuen, eta Kolonbiako lehendakaritza betetzeko hauteskundeetara aurkeztu zen kristau sozialistekin bat eginik, baina ez zuen lortu garaipena.