Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rois de Corella, Joan

Katalandar idazlea (XV. mendea). Valentziarra zen, Gandiakoa seguruenik. Apaiz eta teologia irakasle izan bide zen, eta haren obra XV. mendearen bigarren erdian kokatzen da. Katalanerazko literaturaren lehen maisuetariko bat da. Obra ugaria utzi zuen hitz lauz, Italiako Berpizkundearen eragina erakusten duena. Prosa lanetan gai mitikoak erabili zituen, klasikoen egokitze guztiz libreak moldatuz: Rahonament de Telamó e Ulixes (Telamon-en eta Uliseren arteko eztabaida), Istòria de Leander i de Ero (Leandroren eta Erosen historia), Istòria de Jason i Medea i de Ero (Jasonen eta Medearen eta Erosen historia), etab. Orobat, beste prosa lan anitz idatzi zituen: hagiografikoak, Biblia gaien inguruko kontakizunak, gutunak (horien artean, Vianako printzearekikoak). Prosaz eta hitz lauz egina den Tragèdia de Caldesa (1458, Caldesaren tragedia) obran amodiozko penak aipatzen ditu. Maitasunaren gaia beste poema askotan ere erabili zuen Rois de Corella-k. Halaber, poema sakratuak idatzi zituen.