Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Rohmer, Sax

Ingeles idazlea (Birmingham, Warwickshire, 1883? - Londres, 1959). Fu Mantxu doktore gaiztoaren pertsonaia sortu zuen 1913. urtean. Lehen sailaren arrakasta ikusirik beste asko idatzi zituen hurrengo 45 urteetan, The Devil Doctor (1916, Doktore zitala), The Trail of Fu Manchu (1934, Fu Mantxuren arrastoa) eta Emperor Fu Manchu (1959, Fu Mantxu enperadorea), besteak beste. XX. mendeko literaturako espioitzari buruzko lehen obratzat hartua da Fu Manchu. Zinemarako eta telebistarako egokitu izan dira obra horiek.