Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

robot

iz. Giza itxurako makina, higitzeko eta aritzeko gai dena. || Eragiketa jakin batzuk gizonaren ordez egin ditzakeen mekanismo automatikoa.  v Karel Capek idazle txekiarrak erabili zuen robota hitza (txekieraz “nahitaezko langilea”) R.U.R. (1920, Rossum’s Universal Robots) antzerki obran, gizon batek sortutako androideari izena emateko. Gaur egun robot gehienak makina soilak dira, atal higikorrak dituztenak. Atal higikor horiek lan jakinak egiten dituzte, eta aldez aurretik programatutako mikroordenagailu batek gidatzen ditu.