Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Roca i Junyent, Miquel

Kataluniar politikaria (Cauderan, Ipar Katalunia, 1940). Bartzelonako unibertsitateko zuzenbideko irakaslea izan zen 1962. urtetik 1966. urtean bota zuten arte, politika zela eta. Kataluniako Convèrgencia Democrática alderdia sortu zuen 1977an, eta Espainiako legebiltzarreko parlamentarioa izan da urte horretatik aurrera. 1984. urtean, berriz, Partido Reformista Democrático alderdia sortu zuen eta Convergència Democrática de Catalunya alderdiko idazkari orokorra hautatu zuten 1989an.