Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Robson, Mark

Estatu Batuetako zinemagilea (Montréal, 1913 - Londres, 1978). Montaketa lanetan jardun zuen RKO produkzio etxean eta han montatu zituen Robert Wise-rekin batera Orson Wellesen Citizen Kane eta Magnificent Ambersons. Bi film bikain egin zituen boxeoari buruz, Champion (1949, Txapelduna) eta The Harder They Fall (1956), Humphrey Bogartek antzeztu zuen azken filma. Beste film aipagarriak: The Bridges at Toko-Ri (1955, Toko-Riko zubia), Trial (1955), From the Terrace (1960, Terrazatik), Valley of the Dolls (1967, Panpinen harana).